Irrati kazetaritza

Irrati-kazetaritza gizarte-komunikazioko modu bat da, uhinen bidez interes publikoko gertaerak ezagutarazi eta aztertzeko aukera ematen duena.

Irratiko kazetaritzak informazioa modu argi eta zehatzean zabaltzea eskatzen du. Horretarako, beharrezkoa da gidoi gisa erabiltzen den testua ondo antolatuta egotea, irakurketa arin bat erraztea eta ozen adierazteko erraza izatea. Irratian irakurtzeak euskarri honetarako idazkera zaindua eta egokia eskatzen du, modu errazean egin behar dena, ikuspuntu kontzeptual eta fonikotik ulergarriak diren hitz eta esaldien bitartez. Ideiak errepikatzea komeni da, hau da, ezagutzera eman nahi den edukia behin baino gehiagotan esatea, irrati-mezua iragankorra denez hartzailearen memoriak gorde dezan..

Irrati-kazetaritza premisa honetan laburbiltzen da: gertatzen diren gauza guztiak, gertaeren unean bertan, informazio- edo emozio-karga osoarekin eta ahalik eta denbora laburrenean kontatzea.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy